Gizonetan Hondarribia bigarrena izan da, San Juanen aurretik eta Orioren atzetik; emakumeetan, Zumaia, erraz San Juanen aurretik
Oiartzungo Itsaslapurren emakumeen kontzertua
Bai eta ez. Postu onak bai, baina garaipenik ez. Emaitza hori lortu zuten Oarsoaldeko eta Bidasoko traineruek larunbatean Orio Arraun Elkarteak antolatutako Oriako jaitsieran.
Gizonetan, etxekoak izan ziren nagusi Hondarribia Ari hiru segundo eta erdi aterata; hirugarrena San Juan A izan zen, bi lehenetatik urrun, eta Kaiku laugarrenaren atzetik San Pedroren A ontzia geratu zen. Atzerago, San Juan B (9. postuan) San Pedro B (10.enean) Hondarribia B (15.enean), San Pedro C (23.enean), Hibaika (27.enean), eta Oiartzungo Itsaslapurrak (37.enean). Bai, Oiartzungo Itsaslapurrak: 46 traineruko lehian 37. Izan ziren hasiberri oiartzuarrak, lan ona eginez.
Ondorioak: gutxi. Traineru askoko lehia izan zen larunbatekoa, eta espero zitezkeen emaitzak izan ziren, kenduta Bizkaiko traineruen erdipurdiko emaitzak. Ondo doaz prestaketarekin Hondarribia, San Juan eta San Pedro —askok esaten zuten arazoak izango zituztela trainerua osatzeko, eta larunbatean hiru uretaratu zituzten maila aboslutuan—; otsaila da, baina ez dago urrun traineru sasoia, eta ia itxita dituzte arraun elkarteek plantillak.
Emakumeetan, zalantzak
Larunbatean ikusitakoaren arabera, iazko San Juanen eta Hibaikaren nagusitasuna ezbaian geldi daiteke. Oriako jaitsiera Zumaiak oso erraz irabazi zuen, 12 segundo ateraz San Juani (11 pasata). Hirugarren Orio izan zen, eta laugarren, nahiko urrun, Hibaika. Oiartzungo Itsaslapurren traineruak, gizoneank bezala, lan txukuna egin zuen 12 partaidetik 10. eginez.
Berriro oroitu behar da: otsaila da, baina tendentzia zein izan daitekeen antzeman daiteke.