Larunbatean konpartsen desfilea bertan behera geratu zen eguraldiarengatik, baina atzo, kolorez bete zen Euskadi Etorbidea
Pailazoak, Trintxerpeko konpartsen desfilean.
Fama, Thamesis, Boveda, Txassis, Shoe Time, Mystic eta Salai, horiek atzo Trintxerpen desfilatu zuten konpartsak; haiek laguntzen barrutiko hainbat koadrila, gazte eta haurren dantza erakustaldiei umore zertzeladak gehituz.
Larunbatean irten behar zuten konpartsak, berriz, gogoz geratu ziren, eguraldiak ez baitzien baimendu azken hilabetetan hainbestetan entseatutako koreografiak erakustea. Larunbatean irtengo dira horiek guztiak, guztira 22 konpartsa, Bidebietatik abiatuko den desfilean. Inauteriak, edonola ere, atzo agurtu zituzten hurrengo urtera arte, ohi bezala, bakailaoa uretaratuz.
[nggallery id=9]