Txirrita euskaltegiko ikasleek 19. Korrika aurkeztuko dute Antxon
Kultur etxean da aurkezpena, bihar, 19:00etan; etzi, asteazkena, bilera irekia izango da euskaltegian, 18:00etan.
Martxoaren 19an abiatuko da Korrika Urepeletik eta Pasaiara hiru egun beranduago iritsiko da, martxoaren 22an. Lezotik iritsiko da , lehenik Donibanera, handik, ohi bezala, lekukoa txalupaz San Pedrora igaro eta Trintxerpera bidean abiatzeko. Bidebietatik barrena iritsiko da berriro Pasaiara, Antxon barneratzeko Altzarako bidea hartu aurretik.
Ibilbidearen inguruko guztiak eta gehiago bihar emango dituzte ezagutzera Txirrita AEKko ikasleek, horretarako propio kultur etxean antolatu duten aurkezpenean. 19:00etan izango da, kultur etxean.
Bide batez gogorarazi dute etzirako bilera irekia deituta dutela. Korrikaren antolakuntzan lagundu nahi duen oro gonbidatuta dago. 18:00etan da bilera, euskaltegian.