Martxoaren 8ra begira lantzen ari diren egitarauaren barruan prestatzen ari dira erakusketa.
Pasaia Antxoko talde feminista buru-belarri ari da martxoaren 8ko prestaketan. Besteak beste, erakusketa antolatu nahi dute, baina herritarren eskutik jasotako ekarpenekin. Horregatik deialdia zabaldu dute, jendeak martxoaren 8a gaitzat hartuta ekarpenak egin ditzan.
Zehaztu dutenez, “emakumeon aitortza, borroka eta presentzia” kaleratzea da asmoa, eta horiek plazaratu asmoz, jendeari esaldiak, ipuinak, ilustrazioak, bertsoak edota bestelako edozer ekarpen egiteko eskatu diote. Ekarpenak izan daitezke asmatuak, edo nonbaitetik ekarriak baina hala izatekotan, beti ere egilea aipatuta.
Ekarpenak bidaltzeko edota taldeko arduradunekin harremanetan jartzeko
posta elektronikoa erabiltzeko eskatu dute.