Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Korri, Xalto ta Brinkok hamabost urte bete dituzte irriak marrazten

Bekoerrotan egingo den Markelen Irria Egunean izango dira Lezoko hiru pailazoak larunbatean

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/02/24
Trapujale ikuskizuna irudian. Lezoko pailazoen lehena.

Trapujale ikuskizuna irudian. Lezoko pailazoen lehena.

Babarrun jate baten bueltan sortu zen Korri, Xalto ta Brinko pailazo taldea sortzeko ideia. 1999. urtea zen, eta proiektua egi bihurtu zutenetik hamabost urte bete dituzte oholtzaz oholtza haurren aurpegietan irriak marrazten. Xaltok, Mikel Susperregik, ongi baino hobeto oroitzen du Brinkok sudur gorria jarri eta “pailazo talde bat egingo dugu” esaldia bota zuenekoa. Enbido hari, Xaltok ordagoa bota omen zion, “eta bion artean Korri sartu genuen saltsa honetan”, esan du Susperregik. Haur eta gazteen aisian eta heziketan eskarmentu handia zuten hirurek: “Esperientzia hori guztia jarri genuen egitasmoan, euskara erdigunean jarriz, noski. Asmoa Lezoko pertsonaiak eta istorioak zabaltzea zen”. Trapujale, lehen emanaldia Trapujale izan zen hiru pailazoen lehen lana, 2000. urtekoa. Trapujalerekin batera, Mari Nazkane, Zirikuak eta Lezoko Inauteria txertatu zituzten ikuskizunean, horiek haurrei ezagutarazteko asmoarekin. Herriko olinpiadetan heldu zen gero. Saio horretan Lezon urte batzuetan hain arrakastatsuak izan ziren herri olinpiadetaz aritu ziren. Zabarre ikuskizunean, berriz, Lezoko pirata hartu zuten ardatz. Ondoren iritsi ziren, Show berria prestatzen, Artista bat naiz ni, Kantari, Esketx ederrena, eta Dantzan ikuskizunak. Ipuingintza eta diskoak Ikuskizunekin batera haurrei begira bestelako lanketak egin dituzte hamarkada eta erdian. Nerabezarora ikuskizun horiekin guztiekin
Dantzan diskako argazkietako bat.

Dantzan diskako argazkietako bat.

hamar ipuinez osatutako Ixerka bilduma eta Kantari eta dantzan diskoekin iritsi dira. Markelen aldeko jaialdian Urteurren berezirako hitzordu berezia aukeratu dute Korri, Xalto ta Brinkok. Larunbatean, Bekoerrota kiroldegian eta 16:30etik aurrera egingo den Markelen Irria Egunean izango dira, Markelekin batera. Bertan, hasteko, Markel Merinoren gaixotasunaren gaineko azalpenak emango ditu aditu batek; ondoren Marsel Magoak hartuko dio txanda. Korri, Salto ta Brinkok emanaldia egingo dute ondoren, “orain hamabost urteko lehena bezala, Bekoerrotan, eta oholtzarik gabe”. Sorpresatxoa izango dela aurreratu du gainera, Xaltok. Eskulanak eta aurpegia margotzeko aukera ere egongo da, baita zozketak nahiz elkartasun pintxo-potea ere. Elkartasun jaialdirako sarrerak bost euroan daude salgai Lezoko Sorgin tabernan, eta Errenteria-Oreretako Xuxurla dendan, Kerala tabernan, eta Ainhoa Garcia ile-apaindegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.