Datorren maiatzaren 9an ospatuko dute Musikaldia Errenteria-Oreretan, Tonuan jarri lelopean, eta jada motorrak berotzen ari dira 2.500 musikari jasoko dituen jardunaldirako. Horrela, atzo arratsaldean, sintonia aurkeztu zuten Andra Mari abesbatzaren egoitzan. Donostiako hiru damatxo abesti klasikoaren moldaketa da sintonia. Josu Elberdin konpositoreak egin ditu musika moldaketak, eta Xenpelar Bertso Eskolako Julian Albisturrek, berriz, egokitu ditu bertsoak. Orereta Abesbatzako haurrek abestu dute, Imanol Elizasuren zuzendaritzapean eta Ana Camarero, Abel Perona, Javier Fernandez eta Jesus Mari Garmendia musika eskolako irakasleek jo dituzte instrumentuak.
Orereta Abesbatzakoak sintonia abesten
Elberdinek azaldu zuenez, “Euskal Herrian doinu ezagun asko daude, eta ia beti entzun izan dira nahiko geldo. Musikaldiko protagonistak gazteak direnez, gaur egungo doinuekin moldatu dugu” Izan ere, azkarragoa izateaz, rap ukitu bat ere eman diote abestiari. Albisturrek, bere aldetik, esan zuen moldaketa “txiki” bat egin duela, bigarren eta hirugarren bertsoena, eta lehenengoa bere horretan utzi duela. Bitxikeria gisa, aipatu zuen abestiaren doinua Bilintxen garaikoa baino zaharragoa dela. Abestiak garai bateko jostunak (dendariak) Errenteria-Oreretara lanera etortzen zirenekoa kontatzen du, eta hori “gure herriak duen itsas ondarearekin” lotu zuen Arantxa Galdos abesbatzen patronatuko ordezkariak.
Julen Mendoza alkateak, berriz, Musikaldiak udalerria mapan kokatzeko balioko duela uste du. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko Pedro Martinezek gogorarazi zuen “garai batean udalerriek beraien artean borroka egiten zuten Musikaldia antolatzeko, baina jada ez da horrela”. Horregatik, pozik dago Errenteria-Orereta bezalako “udalerri garrantzitsu” batek antolatu duelako. Herriko musika eskolako zuzendari Begoña Lasarte eta Donostiako kontserbatorioko Mikel Mate ere aurkezpenean izan ziren.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.