Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udala eta udaltzainen artean negoziazioak jarrai dezan onartu dute plenoan

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/02/25
Azken orduko mozio bat izan zen otsaileko ohiko plenoko gairik nagusiena. Izan ere, azaroan egin zuten bezala, Udaltzaingoko langileak izan ziren udalbatzarrean, euren lan hitzarmena negoziatzeko eskakizunarekin. Areto nagusira igo baino lehen, elkarretaratze zaratatsua egin zuten kontzejupean. Udal talde guztiek onartu zuten mozioa urgentziaz onartzea. Enpresa komiteko presidente David Otegik gogorarazi zuen azaroko plenora “gai berarekin” joan zirela, eta negoziatzeko prest zeudela. “Gure egutegia alkatearen dekretu batek finkatzea larria iruditzen zaigu, eta ez gaude ados horrekin. Gainera, esan ziguten Inauterien aurretik adostua izango genuela, baina ez da hala izan”, esan zuen Otegik. Alkateari egotzi zioten bere proposamenak aldatu ez izana, eta “hitz egite hutsa ez da negoziatzea” iritzi du. Horrez gain, udaltzainei “kalte egin zaiela” esan zuen, eta ez zaiela konpentsatu. Nabarmendu zuen ez dagoela desadostasunik udaltzainen artean, eta dekretua bertan behera uzteko eskatu zioten alkateari.
Udaltzaingoa elkarretaratzea Errenteria

Udaltzainen protesta plenoa baino lehen

Talde politikoen txandan, PPk irtenbide tekniko baten aldeko apustua egin zuen, eta EAJk dekretua bertan behera uzteko deia. Jeltzaleek gaineratu zuten madalenak arte badagoela negoziatzeko tartea. Sozialistek, euren aldetik, mozioa aztertzeko informazio gehiago behar zutela adierazi zuten —ordu gutxi batzuk lehenago aurkeztu zuten mozioa—. Julen Mendozak Otegiri bere jarrera azaltzeko baliatu zuen bere txanda. Horrela, eurek egindako proposamenek, “bere osotasunean”, udal langileen baldintzak hobetzen dituela defendatu zuen. “Urrian hasi ginen negoziatzen”, gaineratu zuen, “eta hainbat elementu batu zitzaizkion hitzarmenari, eta horien artean, konpentsazioak sartu genituen egutegi aldaketagatik”. Jakinarazi zuenez, martxoaren 9an bilera egingo dute, eta baldintzen hobekuntzak planteatuko dituzte. Bozketan PSE-EE, EAJk eta PPk egutegia arautzen duen dekretua bertan behera uztea eta negoziazio mahaiaren alde egin zuten. EH Bildu eta Ezker Anitzak kontra bozkatu zuten, bi puntuak banatuta bozkatzea ez zutelako onartu mozioa aurkeztu zuten sindikatuek. Hondakinak hizpide, berriro PSE-EEk hondakinei buruzko mozioa aurkeztu zuen. Korapilatsua izan zen puntu hori ere. Horrela, mozioan, PSE-EEk plenoari eskatu zion aurreko agintaldian onartu zen Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrari (GHHKPO) babesa emateko, eta Gipuzkoako “hondakinen krisia” bideratzeko eskakizuna egiteko. Ezker Anitzako Jose Manuel Ferradasek adierazi zuen mozioa “desgaste politikoa” egiteko aurkeztu zutela, eta itxaropena agertu zuen datorren agintaldian hondakinen gainean adostasun handiak egoteko. Bere ustez, GHHKPO gaindituta dago, baita errauste planta ere. “Gipuzkoan jasotzen den errefusa asko jaitsi da, eta errauste planta martxan mantentzeko, jasotzen denaren %85 gehiago jaso beharko litzateke”, gaineratu zuen. Talde politiko batzuei egotzi zien ez dutela herritarren parte hartzerik nahi, “bai ordea errauste planta”.
Otsaila plenoa Errenteria

Otsaileko ohiko plenoa

Chema Herzog PPko bozeramileak, bere aldetik, kritikatu zuen EH Bildu aldundira iristean “modu iraultzailean” aurretik zegoena bertan behera bota izana. Gainera, euren eredua “bideraezina” dela iritzi du. EAJko Maite Peñaren iritziz “legegintzaldi galdua” izan da hondakinen gaiari dagokionez. “Zubietako tratamendu plantak Gipuzkoa zabortegirik gabe uztea zuen helburu”, aipatu zuen, eta EH Bilduk “alternatibarik ez” duela azaldu zuen. Gainera, errauste plantaren kostua —500 milioi euro— “martxan ari den zerbaitengatik” izango zela argi utzi zuen. EH Bilduren aldetik, Luisma Diezek hartu zuen hitza. Bere esanetan, PSE-EEk mozioa aurkeztu zuen “eskaintzeko ezer” ez duelako. Bere garaian Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Santander bankuaren eta Price-Waterhouse auditoria zerbitzuen kontra salaketa jarri zuela gogorarazi zuen, “mailegua hartu ala ez, interesak ordaindu behar zirelako [ lehenago hitzartu zen swap-agatik]”. Gaineratu zuenez, aurreko legegintzaldi bukaeran “dena lotuta” utzi zuten errauste planta egiteko. “Planta hori ez da beharrezkoa, errefusa gero eta gutxiago delako eta martxan mantentzeko zaborra beste toki batzuetatik ekarri beharko litzatekeelako”, adierazi zuen. Hondakinena arlo teknikoan geratu beharko litzakeela esan zuen, eta oposizioko alderdiei egotzi zien bosgarren edukiontzia atzeratu izana. Publikoan zen Eguzkiko kide Karlos Muruak hartu zuen hitza, eta eragile sozialei eman zien errauste planta gelditzeko “jatorrizko meritua”. Iragarri zuen proiektua berriro hartuz gero, Gipuzkoako talde ekologista guztiak aurrean edukiko lituzketela. Mozioaren alde PSE-EEz gain, EAJk eta PPk egin zuten, eta kontra EH Bildu eta Ezker Anitzak. Ekitaldi zibilak Adostasuna lortu zuen hileta, omenaldi edo bestelako ospakizunak egiteko udalak areto bat lagatzeko proposamenak. Horrela, aho batez, onartu zuten ordenantzari hasiera ematea. Azkenik, PSE-EEk eta Ezker Anitzak adostutako mozio bat jorratu zuten. Bertan, erregistro zibila pribatizatzeko eta bake epaitegiak desagerrarazteko proposamena gaitzetsi zuten. Alderdi guztiek, PPk izan ezik, mozioaren alde bozkatu zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.