Madalensoroko KZgunea, berriz ere zabalik

Eraberritze lanak eta segurtasuna hobetzekoak egin dituzte azken hilabeteetan

Oiartzungo KZgunearen ataria, Madalensoron

Oiartzungo KZgunearen ataria, Madalensoron

Eraberritze eta segurtasuna hobetzeko lanak bukatu ondoren, berriz ere zabalik dago Oiartzungo KZgunea. Bertako ordenadoreak doan erabiltzeko aukera izateaz gain, ohi bezala, ikastaroak eta trebakuntza saioak emango dituzte, horiek ere doan. Bide horretan, martxorako eskaintza zabalik du Madalensoro pilotalekuan lokala duen zerbitzuak. Hala, sare sozialak eta ofimatika egongo dira martxoko eskaintzaren barruan. Gainera, KZguneko bilera gela edonork erabil dezakeela jakinarazi dute bertako arduradunek. Kontsultak 943 02 36 70 telefono zenbakira deituz, edo tutor.oiartzun[a bildua]kzgunea.net-era idatziz egin daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.