Trintxerpen, oraindik, bada mozorro festa

Lehengo asteburuan bertan behera utzitako desfilea bihar irtengo da, 16:30etik aurrera, Karbonesetik Euskadi Etorbidean barrena.

Trintxerpeko inauteriakGarizuma hasi bada ere, Trintxerpen oraindik ez dira erabat bukatu inauteriak. Eguraldi kaxkarra zela medio lehengo larunbatean irten gabe geratu ziren konpartsak dantzatuko dira bihar, 16:30etik aurrera. Hogei konpartsa dantzatuko dira, Karbonesetik abiatuta, eta ez Bidebietatik lehengo astean iragarri bezala. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, ohiko ibilbidea egingo dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.