EAJk etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko bere proposamenak aurkeztu ditu. Maite Peña alkategai jeltzalearen ustez, Udal Gobernu Taldeak hartutako neurriek —”hala nola, ondasun higiezinen gaineko zergak (OHZ)”— ez dute etxebizitza hutsen kopurua murriztu.
Errenteriako EAJk hainbat bilera egin ditu, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko. Herriko gazteekin, higiezinen agentziekin, Alokabideko zuzendariarekin eta Eusko Jaurlaritzako etxebizitza plangintza eta prozesu eragileen zuzendariarekin elkartu dira.
Maite Peña etxebizitza hutsaen proposamenaren aurkezpenean
Peñak esan duenez, “diru sarrera txikiak dituzten eta merkatu libreko etxebizitzak lortu ezin dituztenei begira”, hainbat neurri landu dituzte. Horrela, OHZn, “zigortu ordez”, %20ko hobaria jartzea proposatu dute, eta etxebizitzen jabeei kobratzeko bermea emango zaiela. Bestalde, Bizigune programan euren etxe hutsa sartzen dutenei 150 euroko diru laguntza ematea proposatu dute, baita etxeetan obrak egitekoa ere. Gainera, Peñak adierazi du euren helburua alokairuzko etxebizitzen parkea handitzea dela.