Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Txistuaren munduko hiriburu izango da Errenteria-Orereta, martxoaren 8tik 14ra

Euskal Herriko Txistularien Elkarteak batzar orokorra egingo du martxoaren 14an; ekitaldi hori probestuta hainbat jarduera antolatu dituzte

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/02/28
“Txistuaren munduko hiriburu”. Hori izango da Errenteria-Orereta martxoaren 8tik 14ra, Xabier Vesga Udal Txistulari Bandaren zuzendariak. Izan ere, hainbat jarduera antolatu dituzte —egitaraua beherago dago— aste horretarako, Astebete txistuaz lelopean. Aitzakia Euskal Herriko Txistulari Elkarteak (EHTE) martxoaren 14an egingo duen urteroko batzar orokorra izango da.
'Astebete txistuaz' aurkezpena

Bagues, Balentziaga, Ibarguren, Mendoza eta Vesga

Gaur egin dute iniziatibaren aurkezpena. Julen Mendoza alkatea izan da hitza hartzen lehena. Errenteria-Oreretan horrelako batzar “garrantzitsu” bat egitea eskertu du. Adierazi duenez, udalerriak 2003tik du udal txistulari taldea, “baina 36ko gerraren aurretik ere bazegoen, eta arrakasta handia zuen”. Bartzelonan, Madrilen, Parisen edo Mexiko bezalako hirietan egin zituzten emanaldiak, eta hainbat lehiaketa irabazi zituzten. Gerrak etendako tradizioa gerora berreskuratu zela gogorarazi du. Horregatik, uste du EHTEk batzar orokorra Errenteria-Oreretan egitea ez dela “kasualitatea”. Jai eguna EHTEko lehendakari Pello Ibargurenek azaldu duenez, batzar orokorra ibiltaria da, eta Euskal Herriko herrialde guztietan egin ohi dute. “Batzar eguna guretzako jai kutsua duen eguna da, eta hori islatzen saiatzen gara”, gaineratu du. urte batzuk barru mendeurrena beteko du elkarteak, eta horren harira, txistulari banden grabazio zaharrak pilatzen hasiko dira. Lehenengoa Errenteria-Oreretako bandak 1928an eta 1966an egindako grabaketak izango direla iragarri du. “Bilketa horrekin”, esan du Ibargurenek, “nondik gatozen aztertzeaz gain, nora goazen jakin nahi dugu”. Horretarako martxoaren 8tik 14ra egingo den ekitaldi andana ere baliagarri izango dela uste du, “txistuarekiko ditugun usteak aldaraziko baititu. Txistua tradizioa baino zerbait gehiago da”. 1928, aldaketa urtea “Ideia ederra izan duzue”, esan die txistuari buruzko astearen antolatzaileei Jon Baguesek. Eresbilgo zuzendariak historia pixka bat egin du, eta azaldu du 1928an egin zuela EHTEk lehenengo batzarra. “Urte hartan aldaketa izan zuten txistulari taldeek. Lehenengo eta bigarren txistulari eta atabalariaz gain, silbotea sartu zen”, aipatu du. Grabaketak ere garai hartan hasi ziren egiten: “Errenteriako txistulari bandako Alejandro Lizasok harreman estua zuen Donostiako bandako zuzendari Isidro Ansorenarekin. Hark, era berean, Columbia diskoetxekoekin zuen lotura”. Horregatik, urte hartan egin zuten grabaketa. Lehendabizi, Errenteria-Oreretako txistulari bandaren grabaketa digitalizatu dute Eresbilen, eta ondoren, Sevillako (Andaluzia) enpresa batera bidali dute, zaratak eta abar kentzeko. Bigarren grabazioa, berriz, 1966an egin zuten, eta euskal mezak ditu oinarri. “Grabazio horiek txistuaren mundua duela mende erdi eta ia mende bat nolakoa zen ezagutarazten digu”, esan du. Bi grabaketa horiek biltzen dituen diskoak banatuko dituzte eremu itxietan egingo diren ekitaldietan. Azkenik, Pello Ibargurenek esan du “lehen aldia” dela EHTEren batzar orokorraren bueltan horrelako egitarau oparoa antolatzen dela, “eta ez dakit berriro egingo den”. Honakoa da egitaraua. *Egitarauan hiru ekitaldiren ordua eta lekua falta dira: martxoaren 8koa udaletxeko arkupetan egingo da, 12:15ean; martxoaren 9koa, Niessenen 20:00etatik aurrera eta martxoaren 11koa, Madalenaren basilikan, 20:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.