Duintasunaren manifestazioa
Hileko lehen astelehena izanik, manifestazioa egin dute hamarnaka erretiratu eta jubilatuek Errenteria-Oreretako erdiguneko kaleetan zehar. Lehenago, baina, Euskal Herriko eskubide sozialen aldeko pentsiodunen
manifestua irakurri dute Herriko Plazan. Gogorarazi dutenez, datorren hilabeteko deialdia apirilaren 13an izango da, lehen astelehena Aste Santukoa izango baita.