"Erabakiaren sarea" ehunduko dute Oiartzunen ere

Oiartzungo Gure Esku Dagok aurrerantzean egingo dituztenen berri eman du

Larunbatean udaletxean bildutakoen talde argazkia

Larunbatean udaletxean bildutakoen talde argazkia

Aurreko larunbatean, udaletxean, Oiartzungo Gure Esku Dagok 2015erako dituen asmoen berri eman zuen. Herritar ezagunak baliatuz, ekainaren 21ean Euskal Herriko hiriburuetan egitekoak diren ehunez sortutako hautetsontzi erraldoien iniziatibaren berri eman zuten, areto nagusia bete zutenen aurrean. Horren gaineko azalpen zehatzak jaso zituzten bildutakoek, bideo baten laguntzarekin (behean dago). Ekainaren 21a bitartean herrian hainbat jarduera egingo dituztela iragarri dute Gure Esku Dagoko kideek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.