Inprobisazio tailerra egingo du Tiptapclap elkarteak larunbatean
Tailerrean parte hartuko duten lagunei, jateko arinak eta arropa erosoa eramateko aholkatu diete
Hirugarrenez antolatu du Lezoko Tiptapclap elkarteak inprobisazio tailerra. Sofi Dubsek emango du 10:00etatik 18:00etara dantzagunean. Izena eman daitekeela esan dute antolatzaileek oraindik olazak direlako. Interesdunek email honetara mezua bidali edo 630 70 55 94 telefono zenbakira deitu behar dute.
Tailerrean parte hartuko duten lagunei, jateko arinak eta arropa erosoa eramateko aholkatu diete elkartetik.
Ikastaroak 30 euro balio ditu. Kopuru hori berriz, ES65 2100 5396 9502 0002 8497 kontu korronte zenbakiak sartu behar dute.