'10.000 urrats egingo ditugu' leloarekin ekitaldia egingo du koalizioak. Oarsoaldeko herri guztietan daude zerrendak
EH Bilduren aurreko ekitaldi bat BECen
Larunbatean, Bilbao Exhibition Centre-n (BEC), EH Bilduk
10.000 urrats egingo ditugu lelopean ekitaldia egingo du. 17:30ean hasiko da. Bertara joateko autobusak antolatu dituzte tokian tokiko EH Bilduren taldeek, eta horietan izena emateko aukera badagoela jakinarazi. Honakoak dira toki horiek Oarsoaldean:
- Oiartzunen: Amazkarren eta Garmendi txokolategian.
- Errenteria-Oreretan: Landaren eta De Cyne Reyna tabernan.
- Lezon: Tiñelun.
- Pasaian: Antxoko Leunda tabernan.
Zerrenda bakoitzean jarriko du autobusak zein ordutan eta nondik aterako diren.