Martxoaren 8aren harira, egitarau zabala Oiartzunen
Ostiraletik hilaren 13ra arte luzatuko dira ekitaldiak. Horiek bitartean erakusketa dago udaletxean
- Oiartzungo emakume artisten erakusketa, Manuel Lekuona Bibliotekan
- 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan, Herri kurdua, erresistentziatik iraultzara: emakumeen borroka izenburupean hitzaldia. Amagoia Zabaleta Komite Internazionalistetako brigadista Kurdistanen, eta Maryam Fathi Iranek okupatuta dagoen herri kurduko kidea izango dira hizlariak.
- 11:30ean, Doneztebe plazan, Artistak plazara jarduera. Puntua, ehoziri lanak, patchwork-a egitera kalera ateratzeko deia egin diete emakumeei.
- 11:00etan, Feministak plazara jaialdia. Martxoaren 8ari hasiera emateko ekitaldia izango da. Doneztebe plazan egingo dute.
- 13:00etan, eskualdeko manifestazioa Errenteria-Oreretan.
- 14:30ean, emakumeen bazkaria Girizian. Txartelak Amazkar eta Garmendi txokolategian eros daitezke. Bazkaldu ondoren sorpresak izango direla iragarri dute.
- 18:30ean, udaletxeko areto nagusian, gazteen arteko harremanen gaineko solasaldia.