Kalalintxo-Hita eta Dorronsoro-Portos bikoteak, Toledo epailearekin
Giriziak antolatzen duen Josetxo Gamioren omenezko Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren beste jardunaldi bat jokatu zen asteburuan Madalensoron. Partidak ikusgarriak izan ziren, hamar denera.
Giriziako kideek nabarmendu dute Katalintxo oiartzuarrak eta Hita igantziarrak 25-22 irabazi zietela Dorronsoro-Portos bikoteari (irudikoak dira, Toledo epailearekin). Beste partidetan, denetik; batzuk orekatuak, eta besteak, ez hainbeste.
Honakoak dira larunbatean eta igandean jokatutako partiden emaitzak:
Gizonen Lehen Maila
- Kerejeta-Gurrutxaga/Duarte-Kurto 25-18
- Bikutze-Gastesi/Esnaola-Santamaria 25-15
- Larralde-Zumeta/Txoperena-Huegun 14-25
Gizonen Bigarren Maila
- Katalintxo-Hita/Dorronsoro-Portos 25-22
- Ibarra-Iñaerrea/Gametxo-Enbil 22-25
- Berho-Goñi/Egialde-Muñoa 25-17
- Landa-Juanikorena/Vicente-Ortega 25-13
Gizonen Hirugarren Maila
- Rodriguez-Arruti/Elizari-Urteaga 25-24
- Juaristi-Erkizia-Alzaga Saez 16-25
- Rodriguez-Moreno/Zubiaurre-Diego 25-6
Hurrengo asteburuan beste hamar partida jokatuko dira, larunbatean goizez (08:30ean hasita) eta arratsaldez (15:00etatik aurrera), eta igandean goizez (08:30etik aurrera).