Kamera-Musikaren IV. Astearen barruan eskainiko du kontzertua banda donostiarrak, 20:00etan, doan.
Gaur, soul musikak hartuko du protagonismoa, The Soul Messengers taldeak emango duen kontzertuan. Talde donostiarrak, zuzeneko zirraragarria du, eta haize-tresna indartsuekin eta erritmo-oinarri sendoekin maisuki interpretatzen dituzten musika beltzaren abesti ezagunenak, 70. hamarkadan hasi eta gaurdaino.
Musikene eta Pasaia Musikal eskolak elkarlanean antolatuta, Musikeneko ikasleek egunero ari dira kontzertuak eskaintzen Trintxerpeko alkateordetzan. Orain arteko kontzertuak harrera ona izan dutela jakinarazi dute antolatzaileek, eta ikusleek alkateordetza egunero betetzen ari direla gaineratu.
Bihar eta etzi ere izango dira kontzertuak: saxo taldeak hartuko du soularen lekukoa bihar, eta etzi , berriz, Be-Brass boskoteak.