Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Udalak Proisa eraitsi eta eremua ordenazioan sartzeko agindua eman du

Pitzadura gehiago azaldu dira eraikinean eta ingurua hesitu du udalak, segurtasunarengatik; alderdiei "zentzuz eta arduraz" jokatzeko eskatu diete Proisaren aldeko mugimenduko kideek.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/03/05
Proisa eraistea erabaki du udalak. Pitzadura berriak azaldu dira pilotalekuaren frontisa aldera ematen duen paretan, eta udal arkitektoak eraikina bota behar dela ebatsi du. Teknikoek emandako irizpideei jarraiki, ingurua hesitzea erabaki du udalak “inor zauritua gerta ez dadin”, eta eraikina ahalik eta azkarren eraitsi ahal izateko tramitazioari ekin dio. Udaleko arduradunak atzo bildu ziren Proisaren aldeko plataformako kideekin, azken erabakien berri helarazteko. Eraispenaren berria emateaz gain, parte hartze prozesuan adostutako guztietan berresten direla adierazi die udalak eta, ondorioz, Proisaren eremua ordenazioan txertatzeko agindua eman dutela jakinarazi diete. Otsaileko plenoan aho batez onartu zuen plenoak Proisa ordenazioan txertatzeko eskaera, babesa eskainiz kultur plataformako kideek defendatutako mozioari. Mozio berean, arau subsidiarioak aldatzeko beharko den dirua aurrez kontuan hartzeko eskatu zuten Proisaren aldekoek.
Proisaren aldeko plataformako kideak, mozioren defentsan

Proisaren aldeko plataformako kideak, mozioren defentsan

Arduraz eta zentzuz jokatzeko deia Proisaren aldeko plataforman bildu diren herritarrak alderdi politiko guztiekin ari dira harremanetan, eta egoera berri honen aurrean “zentzuz eta arduraz” jokatzeko eskatu diete guztiei. Izan ere, Proisarentzako egoitza berria eraikitzeko bidean oso garrantzitsuak izan daitezkeen bi diru partida daude jokoan. Batetik, iaz aldundiak Oarsoaldean burutu zuen parte hartze prozesuaren barrukoa –74.200 eurokoa- eta bestetik udalak eta aldundiak udalerriaren biziberritzerako sinatzeko duten hurrengo hitzarmenak jasoko lukeena  –1.340.000 eurokoa–. Lehen partida eraikinaren erabileraren inguruko parte hartze prozesua aurrera eramateko eta ondoren aurreproiektua egiteko litzateke, eta bigarrena, berriz, aurrez definitutako eraikina altxatzeko. Lehen partidaren ingurukoak, hil honen bukaeran erabaki daitezke. Oposizioak atzera bota zuen foru gobernuak Oarsoaldeko parte hartze prozesuan herritarrekin adostutako 500.000 euroko partida, baina hauteskundeen aurretik egingo duten azkeneko plenora, EAJk eta PSE-EEk partidari eusteko proposamenak eramango dituzte, plataformako kideek aurreratu dutenez. Honen aurrean, Proisaren aldeko plataformako kideek “herri iniziatibak errespetatzeko” eskatu diete alderdiei, “bere arteko gatazka politikoak alde batera utzi eta herri borondatea errespetatu dezatela”. Bien bitartean, San Pedron, Proisak ez dio utziko kultura eta sormena sustatzeari, are gehiago, beren dinamika handitu nahiko lukete “mugimendua hil ez dadin”, eta hurrengo deialdia, larunbaterako egin dute, barrutiko beste hainbat eragilerekin batera. 11:00etan, frontoiko plazan, Korrikarentzako dirua bildu asmoz izango den artisau azokan parte hartzera deitu dute denek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.