Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

1.350 familiek jaso dute kubo marroia lehen lau egunetan

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/03/06
Astelehenean hasi zuen Errenteriako Udalak materia organikoa jasotzeko edukiontzi marroiak jartzen eta kuboak banatzen. Kanpaina martxoaren 30ean bukatuko da, eta bitartean izena eman daiteke, udaletxean dagoen bulegoan edo auzoetan ibiliko den bulego ibiltarian. Lehenengo lau egunetako balantzea “ezin hobea” izan dela adierazi du udalak. 1.350 familiek eman dute izena, populazioaren %8. Horrek arreta zerbitzua indartzera behartu die. Gogorarazi dutenez, datorren astean Olibet-Ugarritze, Iztieta, Alaberga eta Galtzarabordan egongo da bulego ibiltaria. Adierazi dutenez, hondakinak bereizteko gidaliburua zabalduko dute udalerri osoan. Edukiontzi marroiak etxebizitza batean jasotzen den hondakinen %40 jasotzeko prestatuta dago, eta horrek birziklapen tasa “nabarmen” handituko duela jakinarazi dute. Birziklapen boluntarioan parte hartuko duten familien ingurumen sentsibilitatea eta jarrera eskertu du udalak. Azkenik, gogorarazi dute edukiontzi marroia irekitzeko txartelak edozein auzotan balio duela, eta edozein ordutan ireki daitekeela, behar adina alditan. Poltsa konpostagarriak —kuboarekin banatu dituztenak— bakarrik erabil daitezke, eta itxita bota behar dira. Ezker Anitzak herritarrak animatu ditu Ezker Anitza pozik dago bosgarren edukiontzia jarri delako, eta gogorarazi du datorren urtean bilduko diren hondakinen %60 jaso behar dela. “Inork ezin du zifra hori ahaztu, eta horrek zehaztu behar ditu gaur egungo zein etorkizuneko hondakin politikak”, esan du ezkerreko koalizioak. Errenteriarrei jarrera “ekoaktiboa” izateko deia luzatu diete, eta materia organikoa jasotzeko banaketan izena emateko animatu diete. “Hondakinen gaia gatazkarako erabiltzen dutenei muzin egin behar diete”, esan dute. Gaineratu dutenez, Udal Gobernu Taldeak emandako urratsak hondakinen gaia “politiko izatetik herritar izatera pasatu da”. Errausketa gaitzetsi dute, eta birziklapen tasak handiagoa izan behar duela nabarmendu dute. Horretarako euren konpromisoa adierazi dute.
Erlazionatutako edukiaEdukiontzi marroia ezartzen hasi dira
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.