Aldundiak itzulitakoarekin, erreken bidea sendotuko du Oiartzunek

Euriteengatik ur emaria handitzen denerako onuragarri izango dira lanak

Karrikan eta Altzibarren egingo dituzte lanak

Karrikan eta Altzibarren egingo dituzte lanak

2014ko ekitaldian aldundiak, Foru Futsaren bidez, 57.000 itzuli dizkio Oiartzuni. Udalak badu diru horretarako zeregina: herriko hainbat erreken bideak indartuko ditu, euriteen aurrean sor daitezkeen kalteak errepika ez daitezen. Zehazki, Karrikan, kooperatiba berriaren aurrean urak janda duen lur zatia sendotuko dute. Errekaren rekaltze lanekin batera, petrila luzatuko dute euste murru lanak egin ditzan. 35.000 euroko aurrekontua du lan horrek. Altzibarren ere egingo dituzte lanak. Arotz-Leku eta Donepetri inguruan erremate lanak egingo dira. Udalak adierazi du azken asteetako euriteei ondo aurre egin dietela herriko errekek, baina inbertsio horiek egitea komeni dela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.