Azken Korrika Batzordea, gaur, 17:30ean AEK euskaltegian [bideoa]

Hilaren 21ean iritsiko da 19. Korrika Oiartzunera, eguerdian

Korrikaren lekukoa hilaren 21ean iritsiko da Oiartzunera

Korrikaren lekukoa hilaren 21ean iritsiko da Oiartzunera

Korrikaren gainekoak Oiartzunen prestatzeko azken batzordea gaur egingo dute, 17:30ean, Intxixu AEK euskaltegian. Herrian Korrika aurretik egin beharrekoak, eta AEKren euskararen aldeko herri lasterketa bitartean egingo direnak zehazteko izango da bilera. AEK-k eman duen ordutegi ofizialaren arabera, martxoaren 21eko eguerdian iritsiko da zehazki Korrika Oiartzunera, 12:23an. Aurretik, Astigarragatik (11:05) eta Errenteria-Oreretatik (11:37) pasatuko da, Oiartzundik Irunera (13:11), eta ondoren Nafarroa aldera joateko Behobiatik (14:00). Ondokoa, Korrikaren bideoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.