Eguzkia tarteko, trialsina itzuliko da Arrokaundietara

Otsailaren 8an bertan behera geratutako lehiaketa egingo dute

Areitio nagusitu zen Irungo proban

Areitio nagusitu zen Irungo proban

Trialsin proba egingo dute etzi (igandea) Pasai Donibaneko Arrokaundieta eremuan, maila guztietan. Gipuzkoako Txapelketako bigarrena izango da; berez, otsailaren 8an egitekoa zen, baina denboraleagatik bertan behera geratu zen, eta igandean egingo dute, 10:30etik aurrera. Joan den asteburuan hasi zen Gipuzkoako Txapelketa, Irungo Puianako zirkuitu bikainean. Elite Mailan ez zen ezustekorik izan eta Ion Areitio hondarribiarra nagusitu zen, Gorka Susperregi herrikidearen aurretik. Monty etxeko pilotu ofizial izendatu dute duela gutxi Areitio eta bizikleta berriarekin lortutako lehen garaipena izan zen. Senior Mailan, bere aldetik, Irene Caminos nagusitu zen, kadeteetan Iker Rodriguez, Haurren Mailan Andoni Perez,  kimuetan bere anaia Josu, eta benjaminetan, Travis Asenjo. Gipuzkoako Txapelketako hurrengo proba Santa Barbara egunean (martxoak 15) egingo dute Urretxun eta txapelketa itxiko duena Tolosan, hilaren 29an.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.