Luzuriagako aparkalekuak asteazkenerako behar du hutsik

Aparkatzeko tokiak berrantolatzeko margotze lanak egingo dituzte

Antxoko Luzuriaga orubeko lurzorua konponduko du udalak.Pasaiako Udalak Antxoko aparkaleku plazak berrantolatzeari ekin dio. Egoiliar txartelak lehengo astean banatu dituzte, eta datorren astean Luzuriagako aparkalekua margotzeari ekingo diotela iragarri dute. Hori dela eta, asteazkenerako aparkalekuak libre behar duela ohartarazi dute. Espazioa hobeto antolatzeko asmoz margotze lanak egiteaz gain, aparkalekurako sarrera-irteerak ere tokiz aldatuko dituztela aurreratu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.