San Marko Eguna antolatzeko bilera egingo dute asteartean
Errenteriako Udalak herriko eragileei deia luzatu die San Marko Eguneko jaiaren antolakuntzan lagun dezaten, “eguna ahalik eta aberasgarri eta osatuena izate aldera”. Horrela, datorren asteartean bilera egingo dute Merkatuzarren, 18:30etik aurrera. Egunaren nondik norakoak eta egon daitezkeen beharrak aurreikustea espero dute bileran.
Horrez gain, elkarteek edo artisauek postua jarri dezakete aurten ere, eta horiek eskatzeko epea apirilaren 1ean bukatuko da.