Autoen trafikoa da gehien hazi dena urteko lehen bi hilabeteetan

%26 hazi da urtarrilean eta otsailean; produktu siderurgikoen trafikoak, aldiz, behera egin du, baita arrainaren eta zerealen trafikoak ere; oro har, trafikoak %3'4 egin du gora

Autoen trafikoak gora egin du Portuan

Autoen trafikoak gora egin du

Otsailean autoen trafikoak ekarri du albiste ona Portura. Gora egin du nabarmen urteko lehen bi hilabeteetan: %26koa izan da gorakada trafiko guztia kontuan hartuta eta inportazioei erreparatuta, berriz, are handiagoa, %38koa. Behera egin dutenen artean, aldiz, produktu siderurgikoen trafikoa dago –%8,64 egin du behera–; aitzitik, txatarraren inportazioak gora egin du nabarmen; %44,44. Hori dela eta, portuko arduradunek uste dute datozen hilabeteetan produktu siderurgikoen trafikoak berriz ere gora egingo duela. Ongarrien trafikoak gora egin du (%29,61); zerealeenak behera (%63,93) eta trafikoa, oro har, %3,4 hazi da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.