Aurtengo kanpainan, ileapaindegiei eta Biteri kaleko zein Beraungo komertzioei jarriko diete arreta
Errenteriako Udalak herriko merkataritzan euskararen erabilpena sustatzeko urteroko kanpaina jarri du martxan. Euskara Departamendua da sustapena dinamizatuko duena, eta merkatari guztiei eskutitz bat bidaliko diete, zerbitzuen, diru laguntzen eta Bai Euskarari ziurtagiriari buruzko informazioaren berri emateko. Aurten arreta berezia eskainiko diete ile apaindegiei eta Biteri kaleko zein Beraun auzoko komertzioei ere.
Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, 943 44 96 13 telefono zenbakira dei daiteke, edo Euskara Departamenduko
e-posta helbidera idatzi.