Emakumeek ekiteko ahalmena badutela azaldu dute

Martxoaren 8aren harira, Oarsoaldeko manifestazioa egin dute Errenteria-Oreretan

Atzoko manifestazioaren burua

Atzoko manifestazioaren burua

Asko dago egiteko, asko gara ekiteko leloarekin manifestazioa egin zuten atzo Errenteria-Oreretan, Oarsoaldeko herri guztietako emakumeen talde eta elkarteek deituta, Oarsoaldeko Mugimendu Feministaren koordinazioarekin. Jendetsua izan zen Herriko Plazatik abiatu zen martxa. Gizartean aldaketa aldarrikatu zuten manifestazioan izan zirenek. Eta aldaketa horren oinarrian emakumeak dauden heinean, erakundeei berdintasunaren aldeko urrats gehiago egin ditzaten eskatu zieten. Manifestazioa hasi aurretik, hainbat herritatik zutabeak joan ziren Errenteria-Oreretaraino, eta bat egin zuten manifestazioarekin. Emakumeek ekiteko ahalmena badutela azaldu zuten. Oiartzun Oiartzunen aste osoan zehar egin dituzte Martxoaren 8aren barruko ekitaldiak. Asteburuan izan dira gehientsuenak. Hala, larunbatean Artistak Plazara jarduera egin zuten, atzo Emakumeak Plazara jaialdia Errenteriako manifestaziora joan aurretik, eta manifestazioaren ondoren, bazkaria egin zuten Girizian: Emarri harri proba taldea omendu zuten bertan. Pasaia Pasaian, Harremantxok antolatua, Antxon eta Donibanen egin zituzten ekitaldiak. Donibanen ostiralean bertso saioa egin zuten, larunbat goizean mural margoketa. Antxon, berriz, larunbat arratsaldean poteoa eta ondoren afaria egin zuten, eta atzo arratsaldean, eguerdian, Gure Zumardian elkarretaratzea. [nggallery id=12]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.