Hainbat ekitaldi antolatu ditu Lau Haizetarak larunbaterako, Korrika Kulturala
Egun osoko egitaraua prestatu dute Korrikari auspoa emateko; kirola, bertsoa, kantu jira eta mintzodromoa egingo dute
- 11:19an: Mintzodromoa, Koldo Mitxelena ikastetxeko Biteri eraikinean.
- 12:00etan: Kantu jira egingo dute.
- 16:45ean: Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa. Izena emateko, 10:00etatik 12:00etara pasatu beharko da Merkatuzarretik, edo 16:00etatik 16:30era Gamon Zumardian (bertatik aterako da lasterketa). 0 eta 8 urte artekoek bi euro ordaindu beharko dituzte, eta adin horretatik gorakoek bost.
- 22:30ean: Bertso saioa Arkaitza tabernan. Odei Barroso, Haritz Casabal, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa ariko dira bertsotan, eta Lide Lasa eta Ziortza Agirrezabala gai jartzaile lanetan.
