Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikeneko banda sinfonikoak kontzertua emango du larunbatean, Fatimako parrokian

Jose Rafael Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean ariko dira; EMKE eta Musikenek duten hitzarmenaren barruko ekitaldia izango da

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/03/11
Iazko otsailaren 1ean eman zuen Musikeneko banda sinfonikoak lehenengo kontzertua Errenteria-Oreretako Fatimako parrokian. Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiak eta Errenteria Musikal Kultur Elkarteak elkarlanerako hitzarmenak ahalbidetu zuten hori. Esperientzia horren balorazio positiboa egin ondoren, aurten ere errepikatuko dute.
Musikeneko banda sinfonikoaren kontzertua

Mitxelena, Pascual, Mendoza eta Iñarga, aurkezpenean

Horrela, larunbatean, banda sinfonikoak Fatimako parrokian joko du berriro, 20:30etik aurrera. Ibilbide handiko zuzendari batek, Jose Rafael Pascual Vilaplanak, zuzenduko du Musikeneko banda sinfonikoa. “Maila handiko zuzendaria da”, esan du Josu Mitxelena EMKEko presidenteak, “eta ohorea da bera herrian edukitzea, baita zuzenduko dituen ikasleentzako ere, didaktikoa izan daitekeelako”. Musikenerentzako hitz onak ere izan ditu: “Iazko kontzertuan konturatu ginen sekulako maila duela Musikenek, eta jakitun gara noraino irits daitezkeen. Orkestra eta bandentzako harrobi izango dira”. Miren Iñarga Musikeneko zuzendariaren arabera, larunbatekoa “aukera ona” da musika ikasgeletatik ateratzeko. “Musikaren ikuspegitik, horrelako zuzendariekin egiten duten elkarlanak oso profesionalak dira”. Astebete egoten dira eurekin, eta asko ikasten dutela jakinarazi du Iñargak. Horrez gain, Pascual Vilaplanaren “alde humanoa” nabarmendu du: “Alde didaktikoa asko lantzen du, eta eurek duten onena ateratzen laguntzen die”. “Ahizpa behartsuak” Larunbateko kontzertua Musikeneko banda sinfonikoarekin egingo duen laugarrena dela gogorarazi du Pascual Vilaplanak. “Ez dut nahi ohiko kontzertu bat gehiago izatea, musika banden errepertorioa landu nahi nuen”, esan du. Gainera, arreta eskatu du bandentzako, “ahizpa behartsuak garela dirudielako. Ez gara asko agertzen kultura orrialdeetan, herri xehearentzako musika dela dirudielako”. Horregatik, Musikenek bandentzako musikari egindako keinua eskertu du. Gero kontzertuan joko dituzten lau obrak xehatu ditu. Lehenengo biak XX. mendeko lehen erdialdekoak dira eta beste biak bigarrenekoak:
  1. Huntingtower (Ottorino Respighi, Franco Cesariniren moldaketarekin) 1932an estreinatu zuten Washingtonen, John Philip de Sousa omentzeko. Obra Irlandako gaztelu bati buruzkoa da, eta banden errepertorioko obra “mitikoa” dela esan du.
  2. Lincolnshire Posy (Percy Grainger) 1937koa da. Grainger “banden musikaren Bartok” dela esan du. “Grabagailu batekin banden musika grabatu eta moldaketak egiten zituen”, azaldu du. Jakinarazi duenez, obra horri buruzko doktoretza tesiak daude, eta bere ustez, banden musikak goia jo zuen obra horrekin: “Ordutik aurrera inboluzio bat egon zen. Egin ditugun entseguetan musikariak harrituta geratu ziren zuen modernotasunagatik”.
  3. Yosemite Autumn (Mark Camphouse) 2003an argitaratutako lana da. Musikagileen unibertsitate korrontearen eredu da, eta zinemako musikaren eragin handia du.
  4. Poema Alpestre (Franco Cesarini) 1992ko lana da Cesarini suitzarrarena. Poema sinfonikoa da, Alpeei eskainia. Thomas Mannen Mendi magikoa liburuan dago oinarrituta, eta Richard Straussen eragina du. Obra “erloju suitzarra” dela adierazi du.
Larunbateko errepertorioa ikasleengan “arrastoa” utzi duela iritzi du Pascual Vilaplanak, eta euren formazioari onura handiak ekarriko dizkiela. Julen Mendoza alkateak, bere aldetik, Musikeneko banda sinfonikoa Errenteria-Oreretan izatea “ohorea” dela esan du. “Oso ongi hitz egin didate zuzendariaz, eta plazera izango da horrelako artistak entzuteko aukera izatea”, gaineratu du. Gainera, EMKE zoriondu du, horrelako dinamikak abiarazteagatik eta beste elkarte eta erakundeekin duen harremanagatik. Sarrerak Kontzerturako sarrerak hiru euroko prezioa izango du, eta jada eros daitezke, Niessen kulturguneko leihatilan. Bihar eta etzi 18:00etatik 20:00etara lortu ahal izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.