Arraunlariak gogotsu ari dira prestatzen denboraldia hasi aurreko indar erakustaldirako; San Miguel Liga osatzen duten hamabi taldeetatik zazpi egongo dira larunbatean Pasaian.
17:00etan hasiko da larunbatean Pasaian Sanpedrotarra Arraun Klubak antolatutako VII. Traineruak Test-Entrenamendua. Zaleek udan nor baino nor ariko diren traineruak gertutik ikusteko aukera izango dute, eta klubek eta taldeek kontrarioen forma fisikoa neurtzekoa.Izan ere, test honek taldeen prestakuntza jarraitzeko aproposa baita.
San Miguel Ligako zazpi partaide tartean
Guztira, 37 traineru ariko dira lehian, erlojupean. San Miguel Liga osatzen duten hamabi taldeetatik zazpi egongo dira larunbatean Pasaian. Luze bakoitzean, taldeek 1389 metro egingo dituzte. Mutilak lau luze eta hiru ziaboga osatuko dituzte, eta neskak, ontzi mistoak eta beteranoak, berriz, bi luze eta ziaboga bakarra.
San Pedro Ecolmareko lau taldek hartuko dute parte. Hiru mutilena eta laugarren bat mistoa.
Irteera-Ordena:
1.Txanda:
-Ibaialde-Angelo (Beteranoak)
-Zarautz (Beteranoak)
-Fortuna (Beteranoak)
-Getxo (Beteranoak)
– Arkote (Beteranoak)
– Zumaia (Beteranoak)
– Zarautz B
– Getxo B
-San Pedro D (Misto)
– Oiartzungo Itsaslapurrak (Neskak)
– Cabo (Neskak)
– Orio (Neskak)
– Zumaia (Neskak)
– Hibaika (Neskak)
– San Juan (Neskak)
2. Txanda:
– Oiartzungo Itsaslapurrak
– San Pedro C
– Zumaia B
– Donostiarra B
– Hibaika
– Getxo
– Hondarribi B
– Zarautz
– Orio B
– San Juan B
– San Pedro B
3. Txanda
– Donostiarra
– Ondarroa
– Zumaia
– Getaria
– Astillero
– Bermeo
– Zierbena
– Portugalete
– San Juan
– Hondarribi
– San Pedro Ecolmare