EAJk atez atekoaren kontrako manifestazioan parte hartzera deitu ditu pasaitarrak
Jeltzaleen alkategai Nahikari Oterminek udalerri osorako bosgarren edukiontziaren aldeko apustua berretsi du.
EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek atez atekoaren kontrakoek biharko deitu duten atez atekoaren aurkako manifestazioari babesa agertu dio eta herritarrak parte hartzera animatu ditu,” EH Bilduko udal gobernuari azaltzeko inposatu duten sistemaren aurka dagoela pasaitarren gehiengoa”.
Jeltzaleek esan dutenez, biharko manifestazioak “Pasaiarako 5. edukiontzia aldarrikatzea du helburu”. “Gobernuari berriz ere eskatuko diogu herriari hitza emateko” esan dute jeltzaleek eta koalizio abertzaleari “errealitateari erreparatu eta amore emateko” eskatu dio.