Musika koralak eman dio hasiera egitarauari; ostegunean hasi eta igandea bitartean egunero izango dira kontzertuak.
Kantu kontzertua, Antxoko San Fermin parrokian, Musika Astearen barruan.
Tolosako Hodeiertz Abesbatzak atzo, eta herenegun Aitor Ezeizak, Lilla Hortik eta Nora Chelak, Albert Mena pianistak lagun, musikazaleen gozamenerako aritu dira asteburuan kantari Pasai Antxon. Pasaitarra Musika Bandak antolatuta Musika Astea ari dira egiten egunotan barrutian.
Egitarauak, ostegunean jarraituko du, Illunbe Musika Bandak Gure Zumardian eskainiko duen kontzertuarekin. 13:00etan izango da. Ostiralean berriz, jazz musika zaleen txanda izango da, Ennio Pinillos Quartet laukoteak kontzertua eskainiko duelako, 20:00etatik aurrera, kultur etxean.
Asteburuan, parrokiara itzuliko da musika astea, larunbatean Skala-Brass metal boskoteak eskainiko duen kontzertuarekin eta igandean herriko Pasaia eta Pasaia gazte abesbatzek eskainiko duten emanaldiarekin. Larunbateko kontzertua 20:30ean izango da eta 19:30ean igandekoa.