Azokan izango da ikusgai, eta ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera izango da.
Luzuriaga hutsik, aparkaleku plazak berriro antolatzeko
Bihar, 18:00etan, Azokan, Antxo Eraikiz parte hartze prozesuaren barruan udalak prestatu duen erakusketa inauguratuko dute, eta herritar oro gonbidatu dute inauguraziora. Azaldu dutenez, hainbat panel jarriko dituzte Azokako beheko solairuko paretetan.
Panel horietan Antxo Eraikiz prozesuetako informazioa irakurri ahal izango da, baita gaur egun Antxok dituen azpiegituren gaineko informazioa, modu grafikoan. Azkenik, etorkizun laburrean Antxon eragina izango duten proiektuen berri emango dute.
Hilaren 25ean hasiko den parte hartze saio berriaren aurrean antxotarrek ahalik eta informazio gehien izatea da erakusketaren helburua.
Erakusketa bisitatuko duten antxotarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute, han eskainiko zaien orriaren bitartez.
Udalaren webgunearen bidez ere jasoko dituzte proposamenak, bihartik aurrera. Modu berean, erakusketako irudi guztiak ere ikusgai egongo dira udaleko webgunean.