Onintza Mitxelena, podiumaren gorenean
Onintza Mitxelena oiartzuarrak irabazi zuen atzo jokoan izan zen Larraul-Ernio-Larraul mendiko lasterketa. Orotara, 15,5 kilometroko bidea zuen lehiak, eta lokatz nahiz elur artean egin behar izan zuten. Hortaz, Intxixu Trail-Girizia MLTko kideak, taldearentzat lehen garaipena lortu du.
Gizonetan, Gorka Hertze laugarrena izan zen hirugarrenetik oso hurbil. Taldeko Jon Dorronsoro eta Peio Kazabon ere lasterketa horretan izan ziren parte hartzen.