Mutiletan San Pedroko 'Libia' hirugarren postuan sailkatu zen, Urdaibairen atzetik, eta San Juan izan zen laugarrena
San Pedroko test estropada
Txukun aritu ziren larunbateko test estropadan etxeko traineruak. Moreek ohorezko postua lortu zuten, hirugarren helmugaratuz,
Ama Guadalupekoa eta Urdaibairen atzetik, hurrenez hurren. Hondarribiak 19´50”71ko denbora egin zuen, eta bost segundoko aldea atera zion Urdaibairi; San Pedrori, berriz, 14 segundu. Arrosak laugarren izan ziren, 20´09”04ko denbora markatuz, eta haien atzetik iritsi ziren, Zierbana, Portugalete eta Astillero, hurrenez hurren.
Emakumeen estropadan iazko bizkorrenek indartsu jarraitzen dutela frogatu zuten. San Juanek irabazi zuen estropada, eta Hibaiko neskak izan ziren bigarrenak. Hirugarren berriz, Zumaia helmugaratu zen.
Guztira 36 traineru aritu ziren larunbatean San Pedron antolatutako test estropadan. Eguraldiaren eraginez, hasieran aurreikusitako ibilbidea moldatu behar izan zuten antolatzaileek, baina arazorik gabe atera zuten aurrera estropada.