
Larunbateko kontzerturako karpa prestatzen ari dira
Korrikaren 19 ekitaldiak 47 minutu emango ditu Errenteria-Oreretako errepide zein kaleak gurutzatzen. Hala ere, egun osorako egitaraua antolatu dute, eta jai giroa nagusi izango da. Honakoa da egitaraua:
- 10:19etik aurrera: Korrikari ongietorria emateko, kale girotzea musikariekin eta bestelako ikuskizunekin herritik zehar.
- 11:37an: Errenteria-Oreretak Perurenako gasolindegi inguruan jasoko du lekukoa.
- 14:19an: Koldo Mitxelena ikastetxeko Biteri eraikinean, herri bazkaria. Txartelak Zuketz eta Arkaitzan daude salgai.
- Bazkalostean: Korrika herri maratoi kulturala hainbat jarduerarekin: Amulleta danbor Kofradia, Ereintzako dantzaria, Xenpelar bertso eskola, Hoku Kai eskola, Joxe Mari Karrere, Trikitixa eskola, Kukai, Udal Antzerki Eskola, Unai Ormaetxea bakarrizketalaria, DanzArin, Beti Prest.
- 19:19an: Gamon Zumardian, herriko musika taldeen kontzertua.