Mindara elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu du, estreinakoz,
Musikak koloreak ditu lelopean. 2 eta 14 urte bitartean dituzten haurrei zuzenduta dago,eta marrazkiak egiteko plantilak Mindara elkartean bertan, musika kontserbatorioan edo hainbat ikastetxetan eskura daitezke. Lanak apirilaren 16ra arte aurkez daitezke elkartearen lokalean (Olibet, 6, behea) edo postaz bidalita. Lehiaketaren oinarri guztiak,
hemen.