Korrika hasita, prest daude harrera egiteko oiartzuarrak

Etzi (larunbata) iritsiko da Korrika; egun osoan zehar daude gauzak herrian, euskaraz gozatzeko

Udaleko ordezkariak, 18. Korrikaren lekukoa eramaten

Udaleko ordezkariak, 18. Korrikaren lekukoa eramaten

Ordu gutxi batzuk dira Korrika hasi dela, Urepelen. Eta Oiartzunera etzi iritsiko da, larunbatarekin, eguerdian. Errenteria-Oreretako lekukoa jasoko dute oiartzuarrek Fanderia aldean, eta Korrika herritik pasatzerako jada giroa egongo da herrian. Beheko zerrendan daude etzirako, nahiz hurrengo egunerako antolatu dituzten guztiak. Bihar (larunbata)
  • Egun guztian zehar Korrika Tonbola jarrita egongo da plazan eta Elizaldeko tabernetan.
  • goizean zehar Gasteizko gaita jotzaileak eta muxikoak izango dira Doneztebe plazan.
  • 12:19etik aurrera, Korrika Oiartzundik ibiliko da.
  • Korrika pasatuta, bazkari autogestionatua (norberak eramandako jakiekin, edarien txosna eta aulki nahiz mahaiak egongo dira) Kontzejupean.
  • Herriko bertsolari gazteek bukatutzat emango dute bazkaria saio batekin;
  • 16:00etan, Modestorekin dantzaldia Kontzejupean.
  • 19:00etan, Elektropatxaranga taldeak saioa hasiko du.
  • 23:00etan, Ingo al deu? taldearen kontzertua Kontzejupean.
Hilak 26, osteguna
  • 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, Iosu Muguruzari buruzko Zohardia dokumentala.
Hilak 27, ostirala
  • Eguerdian Korrika Txikia aterako da ikastetxe arteko biribilgunetik.
  • Ondoren, herriko plazan, Haurtzaro Ikastolako eskolaz kanpoko jarduerekin ikuskizuna;
  • Iluntzean, Korrika Gaztea herritik zehar.
Hilaren 29ra arte
  • Txondorraren prozesua ikusteko aukera plazan. Bertatik ikatza aterako dute Korrika bukatuko den egunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.