Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kultura mugimendua bere barruan hartzeko sortu dute Kultura Kreaktiboa

Eragileen arteko eta Kultura Sailaren arteko elkarlana sustatuko dute; kultura txartela, webgunea eta abar abiaraziko dituzte

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/03/24
Kultura Kreaktiboa marka aurkeztu zuten atzo arratsaldean, Niessen kulturguneko atari berrituan. Marka horrekin, herriko kultura mugimendu guztia bildu nahi dute, udaleko Kultura Saila “abiapuntu eta koordinaziorako gune” izanik. “Errenteriaren ezaugarri nagusia da kultura eta sorkuntza bizitza zabala duela, neurri handi batean, herriko elkarte sare zabalari esker”, esan zuen Irune Balentziaga Kultura zinegotziak. Elkarte horiek biltzeko “plataforma” bezala definitu du Kultura Kreaktiboa, eta helburua “kultura programek eta zerbitzuek presentzia eta proiekzio handiago” izatea da. Horrela, kultura nortasuna “sendotu” nahi dute, baliabideak optimizatuz, sinergiak sortuz eta herritarrak horren parte izaten saiatuz. “Asmoa da Kultura Kreaktiboa erreferente bihurtzea, udalerriaren nortasuna sendotzeko, turismo erakargarritasuna indartzeko eta garapen ekonomikoan laguntzeko”, azaldu zuen Balentziagak. Hainbat helburu dituzte:
Kulturarako arreta bulego berria egongo da

Kulturarako arreta bulego berria egongo da

  • Kultura eragileen jarduera sustatzea eta babestea.
  • Kultura kolektiboen arteko komunikazioa hobetzea.
  • Herritarren parte hartzea sustatzea.
  • Udalaren, erakundeen eta eragileen arteko elkarlana eta koordinazioa sortzea.
  • Herritarrek aisialdi arloan dituzten kezkak eta eskakizunak identifikatzea.
  • Artea eta kultura herritarrei hurbiltzea.
  • Kultura bizitza finkatu eta prestigioa ematea.
  • Komunikazio bideak ezartzea eragileen artean.
  • Kultura etxeak espazio bizi, erakargarri eta mugikor bihurtzea.
  • Publikoa ezagutu eta segmentatzea.
Apirilaren 13a, abiapuntua Kultura Kreaktiboa markarekin dituzten helburuak asko dira, eta hautemangarri izaten hasiko dira apirilaren 13tik aurrera. Horrela, arreta bulegoa jarriko dute kulturguneko atarian. Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita, baita larunbat goizetan ere. Bertan, besteak beste, apirileko egun horretan bertan martxan jarriko duten kultura txartel berria egin ahal izango da. Kultura ekitaldietarako deskontuak lortzeko balioko du, baita Udal Liburutegian liburuak maileguan hartzeko ere. Balentziagak iragarri zuenez, gerora beste hainbat gauzetarako erabil ahal izango da txartela, hala nola, zozketetan parte hartzeko. Horrez gain, webgunea izango du Kultura Kreaktiboak. Kultura elkarteen Interneteko erreferente izateko asmoz sortu dute, eta eragileen kideei berau kudeatzeko ikastaroak eman dizkiete, euren ekitaldiak webgunera igotzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.