Zortzi mozio aztertuko ditu plenoak, tartean Mendebaldeko Sahararen auziaren gainekoa
lezoko.udala
Hamahiru puntuz osatutako gai ordena jorratuko du udalbatzak ostegunean. Besteak beste, Tomas Garbizu Musika Eskolako tasen eta hobarien aldaketak onartzeko diktamina aztertuko dute eta baita Giltzagune proiektua burutzeko hitzarmena onartzeko proposamena.
Bost mozio ere aztertuko ditu plenoak. Lehena TerraSOSteniblek eta Bildu udal taldeak aurkeztutakoa da eta bertan klima aladatzeko geoingeniaritza programaren aurkako jarrera azaltzeko eskatu diote udalbatzari. Mendebaldeko sahararen auziak ere izango du tartea, Euskal Fondoak aurkeztutako mozioaren harira. Auzi horri behin betiko eta bidezko konponbidea bilatzeko eskatuko dute. Torturaren aurkako eta giza eskubide guztien aldeko mozioa ere aztertuko du plenoak Bilduren eskutik. Zaborren kudeaketaren gainean aurkeztuko du mozioa PSE-EEk eta EAJk berriz Emakumearen Nazioarteko Egunaren gaineko adierazpen instituzionala jarriko du mahai gainean.