Guardia Zibila, Agurainen, atxilotu baten etxea miatzen
Etxerat elkarteko lau kide atxilotu ditu gaur goizean Guardia Zibilak Euskal Herriko hainbat udalerritan. Horri erantzuna emateko elkarretaratzera deitu ditu oiartzuarrak ezker abertzaleak: gaurko 20:00etan egingo dute elkarretaratzea, plazan. Bertara joateko eskatu diete herritarrei.