Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Koopera denda ekonomia sozialaren eta jasangarritasunaren erakusleiho izango da

Gaur egin dute dendaren inaugurazio ofiziala; bigarren eskuko arropa saltzen dute, eta gizarte bazterketan daudenak kontratazen dituzte

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/03/25
Koopera Storeren inaugurazioa

Koopera Storeren inaugurazioa

Koopera Store denda inauguratu dute gaur eguerdian Alfonso XI kalean. Bertan, Kooperako kideez gain, Caritaseko eta Errenteriako Udaleko ordezkariak izan dira. Denda horrek “gizarte eta ingurumen proiektua” uztartzen dituela nabarmendu du Kooperak. Material birziklatuarekin egindako zinta moztu ondoren, Javier Mariño Kooperako kudeatzaileak hartu du hitza. “Koopera irabazirik gabeko sarea da, eta gaur denda berriaren irekiera ospatzen ari gara”, adierazi du Mariñok. Euren helburua “kontsumo jasangarria” herritarrei hurbiltzea da, eta gizarte barneratzea bultzatzen duten bitartean. Izan ere, gizarte zerbitzuen bitartez kontratatzen dituzte langileak —plantilaren %60 dira—. Langile horiek edukiontzietan jasotzen diren arropak eta oinetakoak Masti-Loidiko duten pabilioian prozesatzen dituzte, eta ondoren beharrizanak dituzten pertsonei dohaintzak egiten dizkiete (7.000 guztira), edo Koopera Store bezalako dendetan saltzen dituzte. Balio ez duten materiala birziklatu egiten dute, eta beste erabilera bat ematen diote. Denda berria langile eta bezeroen arteko “elkarreraginerako” balioko duela azaldu du Mariñok, Gipuzkoan beste mota bateko kontsumoa egiteko aukera ematen duela. “Euskal Herrian ekonomia solidarioa bultzatu nahi dugu”, gaineratu du. Gainera, Errenteriako Udalaren jarrera eskertu du Mariñok, Koopera sustatzeagatik. “Ongizate ekonomia bultzatuz” Jose Ramon Aramendi Gipuzkoako Caritaseko zuzendariak nabarmendu duenez, bere elkartea “beti azkenekoen artean azkenekoekin” dago. “Krisi larri batean murgilduta gaude, eta iaz 20.000 pertsonatik gora lagundu genituen”, azaldu du, “baina beti baikortasuna eduki behar dugu”. Horregatik, Caritasek —Kooperarekin elkarlanean ari da orain dela bi urtetik— “enplegu duinaren aldeko apustua” egiten duela esan du. Frantzisko aita santuaren hitzak gogorarazi ditu Aramendik: “Baztertzearen kultura alde batera utzi behar dugu”. Gainera, Paul Samuelsonen “ongizate ekonomia” aldarrikatu du, eta eragile publiko eta pribatuen elkarlana goraipatu du. “Zer nolako mundua eraikitzen ari gara?” Julen Mendoza alkateak —Jon Txasko Ongizate zinegotziak lagundu du— berandu iristeagatik barkamena eskatu du. “Masti-Loidin egon gara, Kooperaren instalazioak ezagutzen. Bagenuen harremana Caritasekin, baina orain hobeto ezagutu ditugu”, adierazi du. “Gizarte zibileko beste eragile askorekin batera”, gaineratu du alkateak, “lan izugarria egiten ari dira”. Horrez gain, erakunde publikoek zein pribatuek bazterketaren kontra egiten duten “uztargarria” dela esan du. Gaurkoa ekonomia sozial eta solidarioarentzako “beste urrats bat” dela esan du, eta hausnarketa egin du: “Zein motako gizartea eraikitzen ari gara? Pertsonen ekonomia egin behar dugu”. Bukatzeko, Koopera bezalako proiektuak Errenteria-Oreretan egoteaz “oso harro” dagoela adierazi du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.