Bihar arratsaldean, 18:30ean, egingo dute martxoko ohiko udalbatzarra. Hamabi puntuko zerrenda izango dute mahai gainean. Besteak beste, ordenantza fiskalak, tasak eta hiru mozio izango dituzte aztergai.
Horrela, neurri fiskalei dagokionez, Errenteria Musikalen datorren ikasturteko tasak jorratuko dituzte, baita udal garraio zerbitzu publikoa arautzen duten ordenantza fiskalen aldaketak ere, besteak beste. Mozioei dagokionez, Gipuzkoako Fracking Ez plataformak aurkeztutako mozioaz ariko dira. Gai berari buruz, PSE-EEk beste mozio bat eramango du plenora. Pikoketa elkarte errepublikazalearena izango da beste mozioa.
Horrez gain, Ingurumen Aholku Kontseiluaren araudiaren aldaketa proiektuari hasiera emateko proposamena ere izango dute hizpide. Gai zerrenda guztia,
hemen.