163 errenteriar jaio ziren iaz; Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian egingo dute ekitaldia, eta ondoren zuhaitzak landatuko dituzte
Zortzigarren aldiz ospatuko dute Zuhaitz Eguna Errenteria-Oreretan, datorren larunbatean. Aurten, aurreko urteetan euria egin duenez, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian izango da ekitaldia, eta ondoren eramango dituzte zuhaitzak Arramendira, Belaunaldien Basoan landatzeko asmoz. Iaz jaiotako 163 haurren familiek hartuko dute parte ekitaldian.
Hamar espezietako zuhaitzak landatuko dituzte, hala nola, haritzak, arteak, sagarrondoak edo elorri beltzak. Haur bakoitzaren informazioa eta landatutako zuhaitzaren
www.errenteriaenverde.net-en webgunean ikus ahal izango dira.
Hurbilduko den jende kopurua antolatze aldera, lau txanda egingo dituzte. Lehena 10:00etan izango da; bigarrena, 10:45ean; hirugarrena 11:30ean eta azkena 12:15ean. Ondoren, zizka-mizkak jateko aukera egongo da Pontikako erretiratuen elkartean.