Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sari banaketarekin hasi dira Artiolaren III. Gaurkotze Jardunaldiak

Torrekuan eta Tknikan egingo dituzte jardunaldiak

Erik Gartzia Egaña
Oarsoaldea
2015/03/26
Gaur goizean hasi dira Artiolak antolatutako III. Gaurkotze Jardunaldiak. Artisautzaren garapena aztertuko dute gaur eta bihar, eta teknologi berriek izan dezaketen papera jorratuko dute. Torrekuan eta Tknika zentroan izango dira ekitaldiak. Egitarau oparoa prestatu dute. Irekiera 10:00etan egin dute, eta antolatzaileek zein Artiola babesten duten erakundeetako ordezkariek hartu dute hitza. Jone Idiazabal Artiolako ordezkariak adierazi duenez, euren helburua Euskal Herrian “artisautzak dituen hutsuneak” betetzea da. Gaineratu duenez, artisautzari “negozio bide berriak” ireki nahi dizkiote, eta artisautza “balore kulturala” dela iritzi du. Artiolak artisautza “hobetzeko” lanean ari dela esan du, eta, bide horretan, artisautzari buruzko interesa piztuko duela uste du. Bere ondoren, Joseba Amondarain aldundiko ordezkariak hartu du hitza. Adierazi duenez, sektore bera “ahalduntzen” ari da, “eta protagonista izan nahi du”. Gaurkotze Jardunaldiak zoriondu ditu, eta artisauei aitortu die “diseinua, merkaturatzea edo errentagarritasuna” bezalako kontzeptuak euren alorrean sartu izana. “Gaurko lanari esker, ereina da geroa, eta laster uzta oparoa jasoko da”, bukatu du.
Zilargi Bitxiakoak eta Criville sariak jasotzen

Zilargi Bitxiakoak eta Criville sariak jasotzen

Julen Mendoza alkateak, bere aldetik, poza azaldu du jardunaldiak “sendotzen” ari direlako. Artiola jaiotzean bera karguan zegoela gogorarazi du: “Udal bezala, artisautzaren aldeko apustua egin dugu. Ez da kapritxoz, plan estrategikoan jasota baitago, uste dugulako herri honek baduela lotura artisautzarekin”. Esan du artisautzaren sustapena ematen ari dela, “nahi genukeena baino mantsoago, ziurrenik”, eta arloarekiko udalak konpromiso “zintzo eta irmoa” duela adierazi du. Sariak, ex-aequo Ongietorri hitzaldien ondoren, Argia oinarri lehiaketaren sari banaketa egiten hasi dira. Hamar obra aurkeztu dituzte lehiaketara, eta bi izan dira irabazleak, ex-aequo, epaimahaiak hala erabakita. Ardi latxaren artileaz osatutako jertse koloretsu bat, Xa izenekoa, izan da. Ataunen bizi den Sandra Crivillek egin du. Saritutako beste artisautza lana Zilargi Bitxiak bikoteak (Naiara Izagirre eta Maddi Zabalak osatutakoa) egindako Argi ilunak izan da. Irudiak hartzen dituen kamera antzeko bat da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.