Oiartzungo udaletxea
Asteazkenean Oiartzungo zinegotziek egin zuten udalbatzarraren gaien artean, 2014ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea zegoen. Bertan Pello Aramendi Gizarte-Ongizate zinegotziak adierazi zuen azken 30 urteetako zorpetze mailarik baxuena duela udalak: %30ekoa. 1992an, esaterako, %32koa zuen.
Aramendik esan zuenez, eta betiere Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuak esku artean izanda, Gipuzkoako herrien batezbesteko zorpetzea %36koa da.
Datuon irakurketa ere egin zuen zinegotziak: “Martin Beramendiren garaian udal honetan egin ziren txapuza ekonomikoak gainditu dira, sakrifizioak eginez”.