Soinueneak antolatutako topaketan Euskal Herriko eta Errioxako gaita eskolek parte hartuko dute
100dik gora gaita jotzaile elkartuko dira Donibanen larunbatean. Donibaneko Bixi-Bixi elkartean egingo diete harrera, 09:30ean, eta kale jiran Donibane zeharkatuta, txalupaz joango dira Albaolako Kultur Faktoriara,
San Juan baleontziaren eraikuntza lanak bertatik bertara ikusteko.
Ontziolan bertan hamaiketakoa egin ondoren, partaide guztiak bokaleraino irtengo dira txalupaz. Gaita jotzaileen emanaldia 13:00etan hasiko da, Donibaneko Santiago plazan. Bazkaria ere izango dute, 14:30etik aurrera, Itsas Mendi elkartean.