Indarkeria matxista salatzera deitu du Lezoko Udalak
Nissen Merkatalguneraen sarreran deitu du elkarretaratzea Oarsaoldeko Mugimendu Feministak 19:30ean
Lezoko Udalak bat egin du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak gaur arratsalderako deitu duen elkarretaratzearekin. Protesta egingo dute joan den ostegunean Gasteizen izan zen hilketa gaitzesteko. Gizon batek 29 urteko bikotekidea hil zuen.
Elkarretaratzea Errenteria-Oreretako Niessen Merkatalgunearen sarreran deitu du mugimendu feministak 19:30ean eta bat egin dute Oarsaoldeko lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Berdintasunerako Mahaiak. Lezoko Udalak herritar guztiak deitu ditu hilketa eta indarkeria matxista gaitzesteko elkarrateratzearekin bat egitera.