KATek antolatuta, 17:00etan irtengo dira korrikalariak San Pedroko pilotalekutik.
Ulia eta Mendiola zeharkatzen ditu ibilbideak
13 kilometro osatu beharko dituzte Ulia eta Mendiolan barrena larunbatean Pasaiako VIII. Mendi Lasterketan izena ematen duten atletek. Trintxerpe Atletiko Klubak antolatutako herri lasterketa 17:00etan hasiko da. Irteera eta helmuga, ohi bezala, San Pedroko frontoian kokatuko dute.
Izen-emateak 10 euro balio du aldez aurretik eginez gero, eta 13 euro egunean bertan egiten bada. Inskripzioa
Internet bidez egin daiteke, eta baita Donostiako U51 eta Laister kirolak dendetan.
120 parte-hartzailek izena emango balute, Laister Kirolak emandako hiru zapatila pare zozketatuko dituztela iragarri du KATek, modu horretan klubaren 35. urteurrena ospatzeko.
Garaikurrak izango dira irabazlearentzat eta lehen pasaitarrarentzat, eta sariak lehen bost sailkatuentzat eta lehen trintxerpetarrarentzat. Probaren bukaeran dutxatzeko aukera izango da.